Edukira joan

Pierre Ngendandumwe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Ngendandumwe

Burundiko lehen ministro

1965eko urtarrilaren 7a - 1965eko urtarrilaren 15a
Albin Nyamoya (en) Itzuli - Pié Masumbuko
Burundiko lehen ministro

1963ko ekainaren 18a - 1964ko apirilaren 6a
André Muhirwa (en) Itzuli - Albin Nyamoya (en) Itzuli
Minister of Finance of Burundi (en) Itzuli

1963ko ekaina - 1964ko apirila
Léopold Biha (en) Itzuli - Ferdinand Bitariho (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaRuanda-Urundi, 1930
Herrialdea Burundi
HeriotzaBujumbura, 1965eko urtarrilaren 15a (34/35 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ministroa
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Union for National Progress (en) Itzuli

Pierre Ngendandumwe (Ngozi probintzia, 1930Bujumbura, 1965eko urtarrilaren 15a) burundiar politikaria izan zen. Burundiko lehen ministroa izan zen bi aldiz, 1963tik 1964ra, lehenik, eta gero 1965ean, aste batez apenas, eraila izan aurretik.

Ngendandunwe hutu etniako familia oparo batean jaio zen. 1959an Politika Zientzian graduatu zen Lovanionum Unibertsitatean, Belgikako Kongon, eta Belgikako administrazio kolonialean lan egin zuen.

Ibilbide politikoaren hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis Rwagasore printzea babestu zuen eta UPRONA (Union pour le Progrès National) alderdiko kidea izan zen. 1961ean Belgikak bultzatutako batasun nazionaleko gobernu batean Finantza ministro izendatu zuten eta handik gutxira lehen ministrorde eta Finantza ministro izendatu zuten Rwagasorek zuzendutako gobernuan.

Rwagasoreren hilketaren ondoren, UPRONA bi fakziotan banandu zen, "Casablanca taldea", tutsi nagusiki, eta "Monrovia taldea", non kide hutuak bildu ziren. Bigarren honetakoa zen Ngendandumwe, baina kargu berdinekin jarraitu zuen gobernuan, André Muhirwaren zuzendaritzapean.

1962an Burundi Belgikatik independizatu zen eta Mwambutsa IV.a erregearen koroaren kontseiluko kide izendatu zuten1963an Ngendandwene eta urte horretako ekainean lehen ministro kargura iritsi zen.

Lehen ministro karguan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bera izan zen kargu hura lortu zuen Burundi independenteko lehen hutua [1]. Teknokrata apolitikoen gobernua zuzendu zuen, baina erregea gobernua kontrolatzen hasi zen. Ngendandumwek harremanak ezarri zituen Txinako Herri Errepublikarekin erregearen nahien aurka eta bien arteko desadostasunen ondoren dimisioa eman zuen 1964ko apirilean Ngengandumwe.

Albin Nyamoya barne ministro tutsiak hartu zuen kargua, hura ere UPRONA alderdikoa,1965 arte.

1965eko urtarrilaren 7an lehen ministro kargua hartu zuen, berriz, Ngengandumwek, erregeak eskatuta, mugimendu tutsien oposizioarekin. Zortzi egun geroago, bizkarrean tiro eginda hil zuen ruandar errefuxiatu tutsi batek [2]. Casablanca taldekoak zeuden, ustez, hilketa haren atzean [3].

Pié Masumbuko Osasun ministro ohiak jarraitu zion behin-behinean karguan, egun batzuez, eta gero, bi taldeek onartuta, Joseph Bamina hutuak, iraila arte. Abenduan berau ere militar tutsiek eraila, ofizial hutuen estatu kolpe saio bat zapaldu eta jarraian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Burundi» www.worldstatesmen.org (kontsulta data: 2026-05-21).
  2. «Assassinat du premier ministre burundais Pierre Ngendandumwe | Evenements | Perspective Monde» perspective.usherbrooke.ca (kontsulta data: 2026-05-19).
  3. (Frantsesez) Rédaction, Par La. «Assassinat de Pierre Ngendandumwe : « Pourquoi ne pas commencer les enquêtes au sein de l’Uprona ? »» IWACU (kontsulta data: 2026-05-19).