Kevin Farrell
Itxura
Kevin Joseph Farrell (Dublin, 1947ko irailaren 2a) irlandar jatorriko estatubatuar kardinala da.
Nobiziotza egin zuen Kristoren Legionarioetan, eta Salamancako Unibertsitatean eta Erromako Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatean ikasi zuen. 1978an apaiz ordenatu zuten. 2001ean Washingtongo apezpiku laguntzaile izendatu zuten eta 2007tik 2016ra Dallasko gotzain izan zen. Frantzisko aita santuak kardinal izendatu zuen 2016an. 2019tik kardinal kamarlengo da.
2025ean, aita santuaren heriotzaren berri eman zuen, eta Vatikanoaren aldi baterako administrazioa bere gain hartu zuen aita santu berria aukeratu arte.