Edukira joan

Itsasoko herriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramses III.a, itsasoko herrien aurka borrokatzen, Medinet Habuko behe-erliebe batean
Mediteraneo Ekialdeko eta Ilgora emankorraren egoera K.a. 1275. urtean, Itsasoko herrien erasoa baino lehentxeago.

Itsasoko herriak K.a. 1200 inguruan Ekialde Hurbilerantz migratu eta bertako hiriak eta erresumak erasotu zituzten Brontze Aro Amaierako herriak izan ziren. Mediterraneoko ekialdeko kostaldea arpilatzen ari zela, Egiptoko XIX. dinastiaren garaian eta batez ere XX. dinastiaren Ramses III.aren erreinaldiaren zortzigarren urtean, Egipto eraso zuten[1].

Brontze aroaren amaieran, K.a. XIII. mendean bereziki, Egiptoz gain, Zipre, Anatolia, Ugarit eta beste zenbait lurralde eraso eta menderatu zituzten edo suntsitu zituzten. Talde haiek antzinako inperio askoren hondamendia ekarri zuten, Hititen inperioarena besteak beste. Itsasoko herriei buruzko berriak Egiptoko idatzietan eta hititen garaiko aztarnetan aurkitu dira batez ere.[2] Dena den, aditu batzuen ustez, Greziako Aro Iluna ekarri zuen mizenastar zibilizazioaren eta hititen gainbeherenen eragileak izan zirela esan badute ere, hipotesi hori eztabaidatsua da[3]

Nortzuk ziren eta noiz eta non izan ziren azaltzen dituzten agiri urri batzuk baino ez daude eta daudenak alde bateko ikuspegia adierazten dute.

Izena Emmanuel de Rougé paristar egiptologoak eman zien, Medinet Habun topaturiko Inperio Berriko zenbait inskripziotan oinarritua. Inskripzio haietako batean, egiptoarrek "Itsaoko atzerritar jendea", izendatzen zituzten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kitchen, Kenneth. (1982). Pharaoh triumphant: the life and times of Ramesses II, king of Egypt. Aris & Phillips, 40-41 or..
  2. «Itsasoko herriak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-13).
  3. Oren, Eliezer D.. (2000). The sea peoples and their world: a reassessment. The University of Pennsylvania Museum of Archaeology and Anthropology.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.